Egunean barrena, Topaketaren inguruko informazio gehiago eta probaren inguruko argazkiak Laba Gravel Instagram kontuan aurki daitezke. Irteerako argazki-bilduma eta Klaudio Rezola Topaketako zuzendari teknikoaren azalpenak, bideoan ikusgai.
Gravel Topaketako parte-hartzaileak goizeko 05:00etan irten dira Zumea plazatik; horretarako, aurrez, Arruti okindegiak eskainitako gosariaz gozatu dute. 250 km-ko LABA saioari ekin diote era horretan. Leitzaran, Artikutza, Bidasoa eta Aralarko naturguneak zeharkatu ostean, Gravel estiloko bizikleta zaleak 17:00etatik aurrera Zumea plazara iristen hasiko direla espero da.