Honako hauek dira Andoaingo erabiltzaileei eragingo dieten aldaketak, ekainaren amaieratik aurrera:
* BU01 Lasarte-Oria-Donostia linearen bidaia batzuk Andoaineraino luzatu, udalerritik maiztasuna areagotuz.
* BU03 Andoain-Lasarte-Oria-Donostia (Antiguatik) linearen maiztasuna handitzea.
* BU07 Tolosa-Donostia (herriz herri) linean ordu erdiko maiztasuna ezarri goizean, 10:30ak arte gutxi gorabehera.
Aldaketak zerbitzuaren eskaria aztertzeko egindako lanaren emaitza dela adierazi zuen Iturrik: “erabiltzaileei arreta emateko sistemak eta Lurraldebus-Gunea kontrol zentroak aukera ematen diete Lurraldebusi bere zerbitzuak eskarirako egokitzeko denbora errealean".
Lainezek Aldundiak eta Udalaren arteko elkarlana goraipatu zuen, agerraldian: “Berriro ere agerian jartzen da erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia. Udala eta Aldundia batera aritu gara herritarrei zerbitzurik onena emateko helburuarekin”. Poza agertu zuen “herritarrek helarazitako arazo bat konpondu ahal izan delako eta guztiok garraio publiko eraginkor eta irisgarri batez gozatu ahal izateko”.
Zentzu horretan, iragarri zuten bilera egitekotan direla zerbitzua hobetzeko eskatuz azken hilabetetan sinadura bilketa abian jarri zuten bultzatzaileekin. Milatik gora sinadura bildu ditu talde eragile horrek.