Kanpezuko udalekuen soinu banda

Aiurri 2022ko mai. 28a, 15:13

Kanpezuko udalekuen 50.urteurreneko erakusketaren amaiera ekitaldian '50 Uda abesti batean' kantua eta bideoa aurkeztu dituzte, Bastero Kulturgunean.

Kanpezuko udalekuen historia biltzen duen erakusketari amaiera eman diote gaurkoan, eta ekitaldi berean ekimen berria aurkeztu dute. '50 Uda abesti batean' izeneko abestia eta bideoa aurkeztu dituzte. Karrikan egoitza duen Shernan Creative diseinu enpresak egin du ekoizpena, euskal 50 kantuen letrarekin egina. Kanpaldiko esperientziaz eta bertako bizipenen inguruan dihardu multimedia lanak.

Ikastetxekoen asmoa euskarari eta euskal kulturari bultzada ematea da, bi elementu horiek oso garrantzitsuak baitira Kanpezuko udalekuetan.

  • Konposizioa: Dani Venegas.
  • Abeslaria: Lidia Insausti. 
  • Letra: Natalia Ruiz. 
  • Ekoizpena: Shenan Creative.

 

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Aiurri (@aiurriklik)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!