Andoaingo Bandak Andoain, Lau teilatu, Eperra, Xalbadorren heriotzean, Egunsentia eta Martin Perona abestiekin osatu zuen bere emanaldia. Horiekin batera, jakina, Gipuzkoako federazioaren ereserkia ere jo zuen; bere zuzendari den Joxe Mari Oiartzabal konposatzaileak sortutakoa da.
Bandarekin batera, honako dantza eta musika talde igo ziren Konstituzio plazan ipini zen oholtzara: Arrasateko Al Andalus dantza eskola, Donostiako Galizia Etxeko Xixtral abesbatza, Donostiako Extremadurako Etxeko Virgen de Guadalupe abesbaza eta dantza taldea, Donostiako Galiziako Trisquele, Gipuzkoako Errioxako Etxeko Ebroko Ahotsak, eta, Lasarte-Oriako Semblante Rociero abesbatza.
GENEren aldeko kontzerturako sarrerak
Bestalde, gogoratzekoa da Gora Kaletxiki Bandak eta Hogar Extremeño elkarteak GENE elkartearen eta gaixotasun neuromuskularrak jasaten dituzten pertsonen alde kontzertu solidarioa prestatu dutela ekainaren 11rako, eta sarrerak jada salgai daudela hiru euroko salneurrian.
Aurrez Delgado, Ernaitza eta Stop liburu-dendetan eskura daitezke, eta egunean bertan Basteron.
Kontzertura azaldu ezin dutenek laguntza emateko, 0 Lerroa ere ireki dute:
Kutxa: ES27 2095 5009 7010 6158 0204.
Caixa: ES49 2100 6491 1622 0003 8075.