Sanjuanak 2022

Andoaindarra elkartearekin danborradan jotzeko deialdia

Aiurri 2022ko eka. 7a, 12:36

Andoaindarra elkarteak deia luzatu die andoaindarrei San Juan jaietan kalera aterako duen danborradan parte har dezaten. Danborrada hilaren 25ean, larunbatarekin, arratsaldeko 19:00etan abiatuko da, elkartearen Galardi kaleko egoitzatik. 

Entseguak La Salle ikastetxeko jolaslekuan egingo dituzte, ekainaren 13 (astelehena), 15 (asteazkena), 20 (astelehena) eta 22an (asteazkena), 19:00etatik aurrera. Informazio gehiago nahi izanez gero, 635558099 telefonora whatsappa bidali beharko da.

Andoaindarra elkarteak 2017n osatu zuen lehenbiziko aldiz danborrada, eta hurrengo bi urtetan (2018 eta 2019an) aritu zen geroztik (2019ko bideo bat ikusgai). Pandemiak eragindako etenaren ostean, indarberrituta, eta Andoaingo kaleetan danborren hotsa berriro zabaltzeko ilusioz datoz bere kide eta lagunak.  

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!