Sarrera guztiak ez dira saldu, eta antolatzaileek andoaindarrei dei berezia egin diete animatu daitezen eta bihar bertan leihatilatik pasa daitezen. Gaixotasun neuromuskularrak jasaten dituzten pertsonen alde 80 musikaritik gora igoko dira oholtzara, Hogar Extremeñok eta Gora Kaletxiki Bandak antolatuta, eta besteak beste, Joxe Mari Oiartzabalek sortutako abestiak estreinatuko dituzte.