Antonio Calleja bakarlari gisa aritu zen Ramon Beraza zuzendari duen Easo Abesbatza Beteranoarekin

Aiurri 2022ko eka. 11a, 09:31

Easo Abesbatza Beteranoak kontzertua eskaini zuen Basteron, atzo ilunabarrean. Jatorri erlijiosoa nahiz euskalduna duten abestiekin osatu zuen emanaldia Donostiako abesbatzak, Ramon Berazak zuzenduta. Andoaingo zenbait musikarik hartu zuten parte, modu batera edo bestera, musika saioan. Kontzertuko argazkiak eta hiru bideo, ikusgai:

Hain zuzen, andoaindarren atalean, esan behar da Ramon Berazak zuzendu zuela abesbatza, eta bertan hiru abeslari aritu zirela: Jesus Mari Irigoien lehen tenorea, Iñaki Calleja bigarren tenorea eta Antonio Calleja baritonoa. Bestalde, Myriam Ulangak pianoa jo zuen.

Antonio Calleja bi abestietan (Elurra eta Ume der bat) bakarlari gisa aritu zen. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!