Honako menuarekin osatuko da bazkaria: txoritxo egosia, entsalada mistoa, txuleta, gazta, irasagarra, intxaurrak eta kafea; edateko berriz, sagardoa, ardoa eta ura izango dute bazkaltiarrek.
Andoaingo Auzoetako Jai Batzordeek antolatu dute herri bazkaria. 2019an ospatu zen azkenekoa, eta 2020 eta 2021ekoak bertan behera geratu ziren, pandemiak galarazita.
Bertan, besteak beste, Kantu Kalejirako abeslariek eta aurten pregoilari diren Maizorri elkarteko txalapartariek parte hartzen dute, eta giroa alaitzen dute franko.
Bazkariaren ondoren, 17:00etatik aurrera, festa giroak Pixie&Dixie txaranga ibilitarekin jarraituko du.