"Piriniotako bidea" ekimenean parte hartzeko izena eman daiteke Andoainen, larunbat honetan

Aiurri 2022ko eka. 18a, 11:17

Ekimenaren aurkezpena

Erabakitze eskubidearen alde, Higer lurmuturretik Cap de Creuseraino doazen mendilerroak argiztatu nahi dituzte uztailaren 2an. Urnietan izena emateko aukera zabalik dago, eta larunbat honetan Andoaingo Juanita Alkain plazatxoan izena emateko mahaia jarri dute (12:00-13:30). Informazio gehiago 656 737 195 telefono zenbakian.

Bunaniarri edo Munagirre (781 m.) Argazkia: Josinazio (Wikiloc).

Uztailaren 2an hauxe da plana. Bus bat irtengo da Andoaindik Oiartzun aldera, ezin baita kotxez gerturatu Oiartzun aldeko Munagirre aldera. Arratsaldean irtengo dira eta gauerdiko 000:30tan itzuliko dira Andoainera. Afaria bakoitzak bere eraman beharko du. Ezinbestekoa da linterna bat kopetan edo eskuetan eramatea, ekimenaren helburua ibilbide osoa argiztatzea baita.

Beterri-Aiztondoko biztanldeek Munagirre mendia argiztatu behar dute. Oiartzunen dago, Artikutzara bidean. Andoain, Urnieta, Hernani eta Astigarraga udalerrietako biztanleei hara joateko deia luzatu diete.

Izen-ematea

www.gureesku.eus webgunearen bidez egin daiteke, baina Andoaingo taldeak postua ipiniko du:

  • Ekainak 18, larunbata. 12:00-13:30, Juanita Alkain plazatxoa.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!