Trianako elkarteko kideek urtetan bildutako agiritegia (argazkiak, kartelak, prentsa aipamenak, Joxe Mari Oiartzabalek elkartearentzat egindako abestiaren partitura…) udal artxiboan utzi zituzten, eta hain zuzen, artxibo horrek hartu du erakusketa prestatzeko ardura.
Gogoan hartu behar da elkarteak iaz hartu zuela desegiteko erabakia, hainbat arrazoi zirela medio: belaunaldi berrien falta, pandemia, bazkideak murriztea, egoitzaren gastuei ezin aurre egin…