Elkarteko kideekin batera, hainbat herritar eta udal ordezkari bildu ziren inaugurazio ekitaldian. Maider Lainez alkatea Andoaingo herriaren izenean eskerrak eman zizkien Trianako kideei, kasik hiru hamarkadetan Andaluziako kultura, gastronomia eta folklorea herrian sustatu izanagatik.
Triana elkartea iaz desegin zen, eta bere zuzendaritza batzordea osatu zuten kideek urtetan bildutako materiala (argazkiak, kartelak, agiriak, Joxe Mari Oiartzabalek sortutako ereserkia...) Udal Artxiboan uztea erabaki zuten. Hain zuzen, egunotan, Artxiboko Karmele Otaegi eta Marta Trutxuelo aritu dira argazki erakusketa prestatzen.