Sanjuanak 2022

Maialen Gurrutxaga eta Peio Alkorta garaile Bikoteen Kros Mistoan

Aiurri 2022ko eka. 26a, 18:55

Hemeretzi bikotek hartu dute parte bost kilometroz osatutako XIX. Bikoteen Kros Mistoan eta Maialen Gurrutxaga eta Peio Alkorta izan dira bizkorrenak. Martxoan hil zen Nerea Fernandez gogoan hartu dute, eta Armando bere aitak banatu ditu sariak. Korrikalari guztiak, irudietan: 

Hona lehen hiru sailkatuak:

1. Maialen Gurrutxaga eta Peio Alkorta (20:31).

2. Naroa Urkola eta Aratz Luisa (21:48).

3. Eneritz Sein eta Iñaki Fraile (21;59).

Gazteetan, Irune Brea eta Unai Villegas (24:05) izan dira azkarrenak.

Ohikoa izan zen Armando Fernandezen eta Nerea bere alabaren parte hartzea aurreko edizio guztietan. Nerea iazko martxoan zendu zen, eta gaur Zumeatarra atletismo elkarteko kideek, gainerako korrikalariek eta ikusleek omenaldi txikia eskaini diete biei. Aitak banatu ditu sariak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!