Konparazio batera, Gora Kaletxiki Bandaren kolaboratzaile fina izan zen urtetan. Horrela, 2017ko uztaileko Kaletxikiko jaietan, Gloritxo Igarategi bere emazteak eta biek, Luxio Aranburu musikariarekin batera, esker oneko omenaldia jaso zuten musika taldearen eskutik (orduko argazki bilduma eta bideoa, ikusgai).
Bestalde, aipatzekoa ere bada emaztea eta biak frankismoaren biktima zuzenak izan zirela. Beren testigantza pertsonala eman zuten, eta beti hartu zuten parte apirilaren 14an Etxeberrrieta auzoan, “Goiztian, arimaren garrasia” eskulturaren aurrean frankismoaren biktimei eskaini ohi zaien omenaldi ekitaldian.