Kaletxikiko Jaiak 2022

Kaletxikiko bertso jaialdiko zenbait saio, ikusgai bideoz

Aiurri 2022ko uzt. 1a, 13:56

Kaletxikiko jaietan joan den asteazkenean, Joanes Illarregi, Jon Mendiluze, Nerea Elustondo, Jone Uria, Amaia Agirre eta Ion Beloki bertsotan aritu ziren, eta denetariko egoeretan murgil arazi zituen Xabier Ariznabarreta gai jartzaileak. Bertso-aldi ugari, bideoz ikusgai: 

 

Andoaini eta Kaletxikiri lotutako makina bat erreferentzia egin ziren bertsoz bertso: Patxi Mendikute harakina, Mikel Urdangarin musikaria, Kaletxikiko Jai Batzordea, Ion Beloki, Ama Kandida eta Jesusen Alabak, fede katolikoa...   

Sei bertsolarietatik, Jon Mendiluzek lehen aldia zuen Andoainen kantari; Aitor Mendiluzeren semea da Jon. 

Punttuka bertso eskolak eta Jai Batzordeak antolatu zuten saioa, Berrozpeko kaperan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!