Elkarretaratzea egingo da Andoainen, asteazken honetan

Astelehenean Errenterian lan istripuan hil zen behargina andoaindarra da eta hori dela eta heriotza hori salatzeko elkarretaratzea deitu dute. Asteazkenean izango da Zumea plazan, 20:00tan hasita.

49 lagun hil dira honezkero lan istripuan, horietatik 9 altuerako erorketak izan dira. 

Andoainen aski integratuta zegoen gizona, eta sarean aipamenak agertu dira:

LAB sindikatuaren deialdia

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!