Alberto Agirre abesbatzak abestutako meza ospatu zuten San Martin elizan, Sorabilla auzoan egun bakarreko jaiari hasiera emanez. Ondoren, auzotarrek hamaiketakoarekin gozatzeko aukera eduki zuten, Eider eta Lierni Tolosa ahizpen trikiti hotsekin. Auzoan bizi diren eta auzoan jaio eta hezi arren egun bertan bizi ez diren hainbatentzat elkartzeko parada polita eskaini zuen egunak, Jai Batzordeak antolatuta. Argazki bilduma eta bi bideo, ikusgai: