N1 ANDOAIN A15

Maider Lainez alkateak onartezintzat hartu du atzokoan Aldundiak igorri zuen oharra, Aita Larramendi ikastolako panelen harira

Jon Ander Ubeda 2022ko ira. 14a, 12:44

“Aldundiari erantzunez, harrituta gaude oharrarekin eta onartezina da Aldundiak une honetan Udalari leporatu nahi izatea erantzukizuna, orain arte ezertxo ere egin ez duenean".

"Uztailean Aldundiak egitasmoa aurkeztu zuen, eta ikusi genuen Aldundiaren egitasmoak ez zituela Andoaingo beharrak asetzen. Pantailak ikastolako lurren ondoan doazela ikusita, Hirigintzatik sailetik itxarotea aholkatu ziguten. 

C2 egitasmotik independientea badela uste badu Aldundiak azter dezala beste auzo guztietan ere panelak jartzea. Hala nola, Mimendin, Bazkardon, Sorabillan eta udalerriko beste eremuetan.

Udalak irailaren 2an erantzun zion Aldundiari alegazioak iritsi arte itxarongo zuela. Eta 12an oso argi agertu zen Udalaren jarrera zein den, C2ren egitasmoaren aurkakoa. Bitxia da biharamunean Aldundiaren oharra argitaratzea.

Herritarrek eskatu dutenari jaramon egitea eskatzen diogu Aldundiari, argi eta garbi azaldu duenean proiektu baten kontra dagoela.

Errespetu instituzionala eskatzen dugu”

Maider Lainezen adierazpena

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!