Geroa Pentsioak-eko kaltetuek dagokiena eskatu zuten Donostiako kaleetan atzo

Aiurri 2022ko ira. 25a, 11:41

ASUFIN finantza-erabiltzaileen elkarteak deituta, Geroa Pentsioak-eko kaltetuek beren aldarrikapena zabaldu zuten Donostiako kaleetan, atzo. Aiurriri aste honetan eskainitako elkarrizketan Ana Mendikutek eta Joxe Mari Lazkanok adierazi dutenez, "Geureak eta geure atzetik erretiroa hartzen joango direnen eskubideak defendatu nahi ditugu". Kaltetuen elkarteak 1.200 bazkide biltzen ditu, eta horietatik 57 andoaindarrak dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!