Txek-Tarragona txalaparta taldea Nando Talo eta Siscu Aguilera txalapartariek eta Guillem Anguera akordeoi-joleak osatzen dute.
Bihotx taldea, berriz, Lara Mitxelena, Gema Ines eta Ixiar Jauregi Hernaniko musikariek osatzen dute; Mitxelena akordeoi-jolea da, Ines gitarra-jolea eta Jauregi perkusio-jolea. Basteron kontzertuan Norabide guztiak izenburuko ikuskizuna eskaini zuten. Hirukotea Maizorri txalaparta eskolako irakasleak izanak dira.