Kontzertuan barrena, bandako musikariak Oiartzabalen agindutara jarri ziren hainbat abestiak interpretatzeko orduan. Hain zuzen, Oiartzabalek Txirri, Mirri eta Txiribiton pailasoen zenbait abesti entzutetsuekin osatutako suiteak interpretatu zituzten.
Irungo Bandak, Oiartzabal ez ezik, Irungo Txistularien Banda, Elgoibarko dultzaineroak eta Ondare Kultur Elkarteko Erraldoiak gonbidatu zituen euskal doinuez osatu zuten kontzertua egiteko.