Udal ordezkariak Gordelekuan

Aiurri 2022ko urr. 19a, 09:00

Burdina taldeak iraganeko makina bat tresneriekin Gordelekua izeneko museoa atondu berri du. Kolaboratzaileekin eta piezak dohantzan eman dituzten herritarekin bisita gidatuak egin ditu aurreko astean, eta udal ordezkarien txanda izan zen atzokoan. 

Ez dute zehaztu herritarrentzat noiz eta nola irekiko dituzten museoko ateak, eta oraingoz, Gordelekura bisita egin nahi duenak honako telefonora deitu beharko du: 699487683.

Bestalde, Gordelekuko arduradunek jakinarazi dutenez, iraganeko trasteak dohantzan jasotzen jarraitzen dute; aipatu telefonora deitu beharko da horretarako.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!