Euskal Eskola Publikoaren alde elkarretaratzea egin dute, Ondarreta ikastetxean

Aiurri 2022ko urr. 27a, 17:53
Irakasle, langile, ikasle eta gurasoak Ondarreta ikastetxearen aurrean, gaur arratsaldean

Ondarreta eta Leitzaran ikastetxeetako langile, irakasle, ikasle eta gurasoek “Euskal Eskola Publikoaren alde, euskal hezkuntza lege honi ez” lelopean elkarretaratzea egin dute arratsaldean, bi ikastetxetako guraso taldeek deituta. 

Antolatzaileek adierazi dutenez, azken aldian jakinarazi den lege berriaren aurreproiektuak "sare publikoaren alde zenbait adierazpen jasotzen dituen arren, bere beharrei erantzun egokirik eman gabe jarraitzen du. Aldi berean, sare pribatuaren aldeko neurriak etengabe hartzen ari da Hezkuntza saila azken hilabeteetan dekretu eta aginduen bidez”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!