Ekitaldiari amaiera emateko, “tripa festa” iragarri dute antolatzaileek.
Ikusgarria izaten da urtero-urtero egiten duten karobiaren inguruko usadioa. Nolanahi ere, iazko urrian egin zuten ekitaldiak eduki zuen berezitasunik berarekin. Izan ere, Burdina elkarteko kide izandako lau pertsona omendu zituzten. Joxe Paulo Usandizaga, Manu Izagirre, Regino Otegi eta Mikel Iradi izan ziren horiek. Senitartekoak bertan izan ziren. Era berean, informazio panela ere jarri zuten, karea egiteko prozesua deskribatzen duena.
Egun hartako kronika, argazkiak eta bideoak ikusgai daude.