N1 ANDOAIN A15

Protesta ekitaldia Bidegiren egoitzaren aurrean

Aiurri 2022ko urr. 28a, 13:35

Bidegiren administrazio kontseiluan, gaurkoan, aztergai izan da Bazkardoko lotunearen erredakzio proiektuaren esleipena. Antza denez, emaitza estuan, erredakzioaren aldeko botoak nagusitu dira. Egun batetik bestera, plataformako kideek 50 lagun inguru mobilizatu dituzte egoitza nagusira protesta egitera.

"Proiektuaren idazketarako pausuak ematen ari direla, andoaindarren nahia kontuan  izan gabe"

Plataformako kideek adierazpena egin dute, Bidegiren egoitzan bertan: "Urriaren 28an goizeko 10:00etan Zarautzen egoitza duen Bidegiko administrazio kontseiluak CII proiektua idazteko kontratuaren esleipena bozkatzen dutela jakinik, 50 andoaindar inguru bildu gara CII-aren proiektuaren aurka gaudela adierazteko. 
Ez soinu ez kutsadura, CII proiektua kaxoira dioen pankartekin hartu ditugu bozkaketara gerturatu diren Administrazio kontseiluko kideak. Gogorarazi nahi dugu Andoaindik aurkeztu diren ia 500 alegazioei ez zaiela erantzunik eman oraindik eta horiek kontuan hartu gabe, proiektuaren idazketarako pausuak ematen ari direla, andoaindarren nahia kontuan  izan gabe".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!