CII proiektuak kaltetutakoen Plataformak herri bilera antolatu du

Aiurri 2022ko aza. 2a, 14:42

CII proiektuak kaltetutakoen Plataformak herritarrak bilera batera gonbidatu ditu, aipatu proiektuaren gainean informazioa helarazteko asmoz. Basteroko auditoriumean, azaroaren 5ean, larunbatarekin, 11:00etatik aurrera egingo da bilera.

Joan den ostiralean, urriaren 28an, Bidegiko administrazio-kontseiluak NI eta A15 bideen arteko lotura egiteko proiektua idazteko esleipena onartu izanaren haritik, plataformak ohar kritikoa zabaldu zuen.

Ondorengo egunetan, berriz, azaroaren 5erako bilera antolatu du, eta horretarako arrazoien artean, adierazi du “azken egun hauetan zenbait politikok hartutako erabaki arduragabeak Andoaingo herriaren etorkizuneko garapena moztu” dezakeela, “gaurko NI bidearen trazatuak sortzen dituen afekzioak, arauz kanpokoak, betikotuz”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!