Ramona Sueiro amak ireki zuen negozioa Kale Nagusian orain 41 bat urte, eta handik hamar bat urtera Olatz alabak jarraitu zuen. 2021eko urrian Aiurriri eskaini zion elkarrizketan, Olatzek aitortu zuen 46 urte edukita denda ixteak pena izugarria eragiten ziola, baina ezinezkoa egin zaiola segitzea; batik bat “internet bidez areagotu den online salmenta denda txikien galbide bilakatu” delako. Elkarrizketa osoa, irakurgai dago sarean.