“Korapiloak askatzen” dokumentala sarean ikusgai dago

Aiurri 2022ko aza. 11a, 06:53
Dokumentala Goikoplazan, une batean

Andoaingo zenbait biktimen testigantza pertsonalak biltzen dituen “Korapiloak askatzen” ordu erdi pasatxoko dokumentala sarean zabaldu du Udalak, egunotan. Bertan, Nerea Amuchasteguik, Juan Joxe Petrikorenak, Mari Paz Artolazabalek, Jokin Sorozabalek eta Imanol Ansak, nork bere bizipen pertsonalak kontatzen ditu, latzak zenbait unetan.

Boskotearekin batera, tarteka, Andoaingo Udaleko alderdiek osatutako Bizikidetza Mahaian bitartekaritza lanak egin izan dituen Iker Uson Baketik elkarteko kideak, eta, “Memoria Partekatu Baterantz” txostena egin zuen Argituz elkarteko Aintzane Gamizek ere hitza hartzen dute. Andoaingo Udalak eskatuta, Escivi Zine eta Bideo Eskolak egin zuen dokumentala, eta iazko abenduan aurkeztu zuten Basteron.

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!