Ekitaldiz beteriko eguna Andoainen, azaroaren 25aren harira

Aiurri 2022ko aza. 24a, 07:30
2019ko omenaldi ekitaldia Goikoplazan.

Txapa tailerra, manifestazioa, omenaldia eta kontzertua azaroaren 25ean, indarkeria matxista salatzeko nazioarteko egunean. Andoainen ekimen ezberdinak kateatuko dira, arratsaldean hasi eta iluntzerarte.

Ostiralean, kalera ateratzeko deia egin du Andoaingo Mugimendu Feministak, arratsaldeko 18:00etan egingo den manifestazioarekin bat egiteko. Zumea plazan hasiko da, eta Goikoplazan amaitu; bidean, herriko kaleak aldarrikapenez beteko dituzte herritarrek, mugimenduak pairatutako "kriminalizazio saiakera sistematikoa" nabarmentzeko, nahiz erasook neska gazteen, emakumeen eta sexu-genero disidenten "borroken zein bizitzen kontra" instituzioak eta poliziak egiten dituzten ahaleginak salatzeko.

Ekintzez betetako eguna

Txapa Lantegia izango da Gazte Lokalean ostiralean bertan, arratsaldeko 17:30ean. Jarraian, omenaldia egingo zaie "Indarkeria matxistaren emakume biktimei eta bizirik atera direnei". Aipatutako azken hori Goikoplazan izango da, iluntzeko 19:00etan. Egunarekin amaitzeko, kontzertua emango du Anarik Bastero, 20:00etatik aurrera.

Arazoaren 26an, larunbatarekin, autodefentsa feminista tailerra egingo da herriko Allurralde kiroldegian, goizeko 09:30etik hasi eta eguerdiko 15:00ak bitarte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!