Azaroak 25

Justizia aldarrikatzen duen ekimena, azaroaren 25ean

Aiurri 2022ko aza. 25a, 09:34

Indarkeria matxista eta justizia eza salatzen duten panpinak agertu dira Zumea plaza eta Goikoplaza artean. Gaur arratsaldean manifestazioak egingo duen ibilbidean barrena, hain justu.

Mundu mailako garrasietakoa da, justizia ezarena. Munduan barrena ezagun egin den "La canción sin miedo" kantuak horrela dio, euskarazko bertsioan:

"DARDARKA ZERUAK, KALEA, ESTATUAK
DARDARKA EPAILE LEGEDI ESTUAK
EMAKUMEAK GAUDE IA LEHERTZEAR
GARRASI BATEKIN, HEGAN IRTETZEAR"

Ildo beretik doa gaur goizean goiz Andoainen gertu diren odoldutako panpinak, "justizia" hitza jartzen zuten kartelekin batera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!