N1 ANDOAIN A15

“Kaltetuen plataforma bat osatzen dugu, ez dugu kaltetuak izatea aukeratu, baizik eta hala izatea egokitu zaigu”

Jon Ander Ubeda 2022ko abe. 4a, 09:48

Asteazkenean, Batzar Nagusietako Bide Azpiegitura batzordean, Eric Galvez EAJ-PNVko eledunak egin zuen balorazioari erantzun egin dio C2ak kaltetutakoen plataformak.

Galvez jaunak ezbaian jarri zuen EH Bilduk Espainiako Kongresuko aurrekontuetan lortutako 476.000 euroko partida, Gipuzkoak bere horretan dituen eskumenak nahiko direla defendatuz. Intromisio modukoa da EAJ-PNVko eledunarentzat, estatu mailatik partida bat iristea.

“Ez dira zuzenak” adierazpen horiek, Andoaingo plataformarentzat: “Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ taldearen bozeramaile gisa Galvez jaunak uste badu Estatuko Aurrekontu Orokorretako 476.000 euro gaitzea eskubideak inbaditzea dela, pentsa dezala Andoaingo milaka familiari proiektu bat inposatzeak dakarkien eskubide-inbasioa”.

Plataformako kideen ustean, Galvez jaunak alderdi politiko jakin batekin lotu nahi du herri mugimendua. Sentsibilitate politikoaz harago doan arazo baten aurrean gaudela defendatzen du plataformak: “Cll proiektuak kaltetutakoen plataforma bat osatzen dugu, ez dugu kaltetuak izatea aukeratu, baizik eta hala izatea egokitu zaigu. Plataforman sentsibilitate politiko guztietako pertsonak egongo dira, berak ordezkatzen duena barne. Beraz, ez gaituzte gure sentsibilitate politikoek batzen, baizik eta Cll proiektuaren eraginpean egoteak”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!