"Buruntzako gurutze frankista: datu historikoak eta gogoetak" du izenburua hitzaldiak, eta elkarte antolatzaileak adierazi duenez, txosten bat aurkezteko asmoa du. Txosten hori, “testigantza pertsonalekin, agiri historikoekin, argazki zaharrekin eta beste zenbait informazio-iturriekin ez ezik, memoria historikoa jorratzen duen elkarte baten ikuspegiarekin eta gogoetekin osatu” duela gaineratu du.
Hitzaldian barrena, etorkizunari begirako proposamena ere egingo du Oroituz elkarteak.
Gurutzea frankistek 1939eko abuztuan zutitu zuten, kolpe militarrarekin bat eginez hil zirenen ohoretan.