Myriam Ulanga organista eta Easo Abesbatza Beteranoa, San Martin parrokian larunbatean

Aiurri 2022ko abe. 16a, 14:42

Myriam Ulanga Elorz piano-jotzailea andoaindarrak kontzertua eskainiko du San Martin elizan, larunbat honetan, 19:30etik aurrera. Ramon Beraza andoaindarra zuzendari duen Easo Abesbatza beteranoaren laguntza izango du horretarako. 

Joan den ekainaren 10ean, musikariak eta Donostiako abesbatzak elkarrekin kontzertua eman zuten Basteron (argazki eta bideoak, ikusgai). Biharko emanaldia Gipuzkoako Foru Aldundiaren organo zikloaren baitan kokatzen da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!