BTN finala 2022

Aitor Mendiluzek saio bikaina egin du, amari eskainitako agurrarekin borobildu duena

Aiurri 2022ko abe. 18a, 20:40

Negarrez jarri du bertsozale bat baino gehiago, agurrean bota duen bertsoarekin. Egunean zehar, ohi duen modura, oso erregular aritu da. Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusen ondoren, andoaindarra sailkatu da hirugarren.

Hauxe agurra, hunkigarria zinez:

Zorionak mito pare,

Orain mitoago are.

Ta zuei gure zutabe

Milesker zorretan gaude.

Baina ez nuke joan nahi ama,

zutaz gogoratu gabe.

Inoiz ez degu euskaraz egin,

ez zara hizkuntzaren jabe.

Bertso eskolara zure eskutik

iritsi nintzen, halaere.

Ta ez gaur ez zaude Arenan baina

oholtzan nerekin zaude.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Aiurri (@aiurriklik)

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!