Maria Domingi eta Olentzero Andoainera ilunabarrean heldu dira, eta egundoko harrera egin zaie Zumea kalean, Santa Krutz ermitaren parean. Kale Nagusian barrena ibili dira musikarien laguntzaz, eta bidean, haurrak besarkatu eta musuak banatzeaz gain, opariak eskatzeko gutunak eta txupeteak jaso dituzte.