Jasota, batetik, Aiurrik 2014ko irailean egin zion elkarrizketan; eta bestetik, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea jasotzea xede duen Ahotsak izeneko ekimenari 2011n eskaini zion elkarrizketa (bideoa sarean ikusgai dago).
Hona bere zenbait kontakizun bi elkarrizketa horietan jakitera eman zituenak: eskolarako joan etorriak, komunioko janzkera, baserriko lanak eta zereginak, esne banatzaile etxez etxe, garbiketak, Ontzerri izenaren jatorria, erromeriak, nesken eta mutilen heziketa etxean…
73 andoaindarren testigantzak, eskura sarean
Ahotsak egitasmoak hainbat andoaindarrekin egin zituen elkarrizketak, eta horietako bat izan zen Maria Kristina Zinkunegi. Grabazio horiei, Andoaingo Udaleko Euskara sailak eta Larramendi Bazkunak egindako elkarrizketa erantsi zitzaizkien, eta ondoren, denak sarean jarri zituzten ahotsak egitasmoaren webgunean.
Era batera edo bestera iraganean lekukotza eman zuten 73 andoaindarrei, esker oneko omenaldia eskaini zitzaien 2017ko abenduan, Basteron. Kronika, irakurgai dago.