Gabonak | Andoain

Errege Magoak Andoainera heldu dira

Aiurri 2023ko urt. 5a, 21:27

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak Andoainera heldu dira, pajeak eta laguntzaileak bidelagun izanik. Txitibartik abiatu dira, eta herriko kale nagusiak zeharkatu eta gero, Goikoplazara heldu dira. Udaletxean, udal ordezkariek harrera egin diete. Errege Magoek, bertako balkoitik, mezua zabaldu diete plaza bete duten haur, gazte eta helduei. Argazki-bilduma eta bi bideo, ikusgai:    

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!