Arantxa Iartza omendu dute Santa Ageda bezperako errondan

Xabier Lasa 2023ko ots. 4a, 21:39

Santa Ageda bezperako kanta-erronda ospatu dute Andoaingo kaleetan, Larramendi Bazkunak antolatuta. Goikoplazan, Ekitaldian, urtarrilaren 4an hil zen Arantxa Iartza euskaltzalea gogoan hartu dute, besteak beste, Santa Agedako kantu-jirako kantari nekaezina baitzen. Larramendi Bazkuneko kideek “Santa Agedaren Laguna” izendatu dute, eta familiari “Santa Agedaren Makila” eskaini diote. Argazki-sorta eta bideoak, ikusgai:

Hona, Arantxa Iartza gogoan hartuta, kantatu dituzten lau kopla:

Santa Ageda, Yageda maite

hemen gauzkazu kalean

Arantxa Iartza gogoan hartuz

haren omenez eskean.

 

Hutsune handia utzi diguzu

Arantxa adiskidea;

aiurriz zintzo, zuzen ta onbera

zaila zu baino hobea.

 

Makilaz lurra joaz gabiltza

Amalur onari deituz,

guztiok biziberri gaitzan gaur

tristura denak urrunduz.

 

Makil joaldi hauen bitartez,

Arantxa ohore zuri, 

zeu izan zaitez aurrerantzean

urtero gure udaberri!

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!