Ikustea besterik ez dago argazkietako batean ageri den udaletxearen atzealdeko eraikina zein ezberdina zen, duela 40 urte. Zatar samar ageri den egun Jose Antonio Agirre plaza bezala ezagun dena. Etxebizitza zahar baten antza gehiago du, Truchuelok Joakin Larreta aldetik ateratako argazkiari erreparatuta.
Etxeberrietako futbol zelaian lagun talde handia ageri da beste argazkian. Hantxe gailetak eskaintzen zizkieten haurrei, inauterietan. Irudiei erreparatuta, hotz egiten zuen. Inguruko belardiak eta teilatuak zuri ageri baitira.
Inauteriez gozatzeko gogoa, horixe da azken berrogei urteotan aldatu ez dena. Iraun dezala, luzaroan!