Juan Bautista Erro kaletik gehiegizko abiaduran zetorren ibilgailu batek aparkatuta zegoen ibilgailua eta hainbat edukiontzi jo ditu, bere tokitik mugituz. Ikusgarria izan da, eta zorionez ez da larritzeko gertaeran bilakatu. Bertara agertu dira Udaltzaingoa, Ertzaintza, anbulantzia eta garabia. Auto gidariari Ertzaintzak galdeketa egin dio, eta bi ibilgailuak garabian eraman dituzte istripua izan den tokitik.
Kolpearen ondorioz, aparkatuta zegoen kotxe gorria espaloira igo eta paretaraino bultzatu du. Gurpil bat gutxienez lehertuta zuen auto gorriak. Edukiontziak bere tokitik atera eta hankaz gora geratu dira ere, zabor poltsaren bat edo beste errepidera ateraz.
Herrikide askoren arreta piztu du gertaerak, eta tarteka kalea moztu behar izan dute. Zorionez, ez da gertaera larririk izan. Ezusteko handia izan da, gehiegizko abiaduraren ondorioz.