Inauteriak 2023

Natural Project talde andoaindarrak Olabista diskoa zuzenean aurkeztuko du

Aiurri 2023ko ots. 17a, 11:59
Natural Proyect, laukotea: Elortza, Ruiz, Valdecantos eta San Sebastian (Argazkia: Natural Proyect)

Natural Project eta Kokein taldeen kontzertua iragarrita dago Goikoplazan, 21:30etik aurrera. Natural Projectek Olabista diskoa aurkeztuko du, “iluntasun dotoreko eta sentiberatasun sakoneko giroetan bildutako” bost abestik osatzen dutena. Kokein talde eibartarrak, berriz, bide eta soinu berriak esploratzen dituen Atomika diskoa dakar besapean.

Natural Project formazioa lau musikariek osatzen dute: Estanis Elortza (ahotsa eta baxua), Aitor San Sebastian (bateria), Beñat Ruiz (gitarra), eta, Juan Pablo Valdecantos (sintetizadoreak).

1993an sortu zen taldea, eta jada hiru hamarkadako ibilbidea egin du beraz. Urte horietan, Black Inspiration, Decimas, Discontinuidad eta Eshter diskoak kaleratu ditu, Olabista-ren aurretik. Emboscadas en el mar, Formulas y ecuaciones, Dimas, Amor en V.O. eta Sin remedio abestiek osatzen dute Olabista diskoa.

Kaleratu duten promozioko bideo-kliperako azken abestia hautatu dute. ESCIVI Zine eta Bideo eskolak ekoiztu du, Gorka Merchanen zuzendaritzapean. Hona bideo-klipa: 

 

 

Taldea 2019an zuzenean ikusteko aukera eduki zuten musika zaleek, Rock Jaialdian hartu baitzuen parte. Orduko bideoa ikusgai:

 

Kokein, Atomika azken diskoarekin

Kokein taldea (Argazkia: Kokein)

 

Atomika da talde eibartarraren azken lana, zortzi abestien bilduma: Argirik Gabe Dantzan, Ispiluari Begiratzean, Unea, Ferpektua, Eztanda, Esasn, Handiena, eta, Kamelien Dama.

Taldearen hitzetan, "gure diskografiako zazpigarren erreferentzia da. 8 abestiz osatutako disko honek bide eta soinu berriak esploratzen aritu direla erakutsi digu Ispiluari Begiratzean aurrerapenaren kantuan ikusi eta entzun bezala. Hona aipatu abestiarekin egin duten bideo-klipa:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!