'Andoain Laburrean' laburmetrai lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin da Basteron

Aiurri 2023ko ots. 22a, 20:44

Ainhoa Aiertza aurkezlearen esanetan, aurtengoan, lan gutxiago aurkeztu dira, baina kalitatez hobeak eta maila altuagokoak izan dira. Horrez gain, ekitaldia biribiltzeko, Nagore Muriel zinemagile gaztea gonbidatu dute bere laburmetraia aurkeztu eta bertaratutakoek galderak egin diezaieten.

Honatx, sari banaketak irabazleak:

"Ihesi" laburmetraiak jaso du lehen saria, 500 eurokoa. Alex Merino izan da sariduna.

Bigarren saria "Gizaki egiten gaituena" laburmetraiak jaso du, 300 eurokoa. Ohian Nietok jaso du saria taldearen izenean.

Ikuslearen saria, berriz, "Begiradak" dokumentalak jaso du, 150 eurokoa.

Amaieran, Nagore Murielen "Erro bi" laburmetraia ikusteko eta solasalditxo bat edukitzeko aukera egon da. Laburmetraia Zinemaldiko Nest Sailean aurkeztu zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!