Gaur du azken eguna Andoainen 1962an jaio eta Barasoainen 1994an hil zen artista ezezagunaren lan emankorra ikusteko aukera. Artista barnerakoia, sentikorra eta misteriotsua izan zen Imanol Bengoetxea Goikoetxea, eta erabat islatzen da nortasun hori bere artelanetan. Urtarrilaren 27an ireki zuten erakusketa, eta bertan izan ziren bere anai-arrebak ez ezik baita Andoaingo familiako kide ugari. Larunbatetan 10:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era dago irekita Basteroko erakusketa gela.