Ibili Andoain-eko parte-hartzaileek Euskaldunaren mendeurrena ospatu dute

Xabier Lasa 2023ko mar. 29a, 14:17

Ibili Andoain ekimena berezi samarra izan da gaurkoa. Parte-hartzaileek Ubitarte zelaian amaitu dute ibilaldia, eta han Euskalduna klubaren mendeurrena ospatu dute. Argazki-bilduma eta bideoak, ikusgai:

Ubitarten, taldeko Jimy Brosak eta Karmen Rodriguezek klubaren historiaren gaineko azalpen txikia eman die, eta ondoren, Alberto Agirre Abesbatza eta Olagain Udal Txistulari elkarteak emanaldia egin dute elkarrekin. Juan Luis Anton Bixkai-k guztiei eskaini dien hamaiketako bikainarekin amaitu dute goizeko ekimena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!