C2a da N1 eta A15 errepideak elkar lotzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak defendatzen duen egitasmoa. Alegazio fasea amaituta, C2aren muinarekin aurrera darraite eta dagoeneko Andoaingo Aita Larramendi ikastolaren pareko zarataren aurkako panelak egitasmo berri horren arabera jarriko dituztela iragarri zuen Foru Erakundeak.
Baina C2aren aurkako plataformak eta Aita Larramendi ikastolak prozedura ez dela egokia uste dute, eta asmo hori alde batera uzteko agerraldia egingo dute. Datorren astelehenean izango da, Andoaingo udaletxearen aurrealdean, eguerdiko 12:00tan hasita.
C2 kontutan hartzen duen panelen ordez, N1 trazaduraren gainean pantaila akustikoak jartzea eskatuko dute.
AGERRALDI PUBLIKOA
Cll proiektuak kaltetutakoen Plataforma eta Aita Larramendi Ikastola batera agertuko dira datorren astelehenean, eguerdiko 12:00etan, Andoaingo udaletxearen aurrean, erregistratuko dituzten idazkiak aurkezteko, bai Andoaingo udaletxean bai Gipuzkoako Foru Aldundian. Idazkietan, lehenengoari 2022ko azaroaren 4an Gobernu Batzordean hartutako erabakia baliogabetzea eskatuko zaio. Bigarrenari berriz, joan den otsailaren 20an hartutako erabakia, CII proposamenaren ibilbidearen araberako pantaila akustikoen instalazioa esleitzekoa, bertan behera uztea, eta N1 trazaduraren gainean pantaila akustikoak jartzeko erabakia hartzea eskatuko zaio.