Ospakizun kutsuko Aberri Eguna, Erkiziarentzat

Aiurri 2023ko api. 10a, 09:30

Erkiziatarrak, Guedejo eta Goenaga.

Apirilean ehun urte beteko ditu, eta jeltzaleek omenalditxoa eskaini zioten atzokoan.

Andoaingo Batzokiak Joxe Manuel Erkizia omendu du Aberri egunean

Andoaingo EAJ-PNVk Aberri Eguna ospatu du gaur Batzokian. Urteroko ohiko ospakizunez gain, aurtengoan protagonista berezia izan da, 100 urte betetzera doan Joxe Manuel Erkizia afiliatua. Omenaldi beroa jaso du bertaratutako alderdikide eta lagunen partetik.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!