Identifikatu dituzte lapurretan aritu ziren pertsonak

Aiurri 2023ko api. 12a, 11:11

Aste Santuan ibilgailuetako kristalak hautsi eta lapurreta egiten aritu ziren pertsonak identifikatu dituzte.

Ostiral santuan izan zen gertaera, eta Erroitz eta Manuel Lekuona kaleetako hainbat ibilgailutan kristala hautsiz lapurreta egin zuten. Tartean txartelak lapurtu zituzten, eta txartel horien mugimenduei segika lapurren arrastoa jarraitu ahal izan dute. Udaltzaingoak, bestalde, segurtasun-kameren irudiak ere baliagarriak izan direla adierazi du. Behin identifikatuta, euren aurkako karguak eta zigorra zeintzu diren erabaki beharko du epaile batek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!