Pertsonak erdigunean (3)

Iñaki Perez de Eulate 2023ko api. 14a, 09:30

Datozen egun edo asteetan, Plataformak oso gai garrantzitsuak azalduko dizkigu.

Abezedarioa Z-n amaitzen bada ere, oraingo honetan dena letra horretatik has daiteke. Nahiz eta Alfa abezedario grekoaren lehen letra izan, Z belaunaldia pertsonen interesen babesaren protagonista izan daiteke erdigunean jarriz, agian ez haien nahiak, baina bai pertsonenak. Jar dezagun erdigunean Cll proiektuak eragiten dienen interesa. Jar dezagun erdigunean gure interes propioa. Pertsonak beti erdigunean.

Batzuen ekintzen eta besteen esanen artean ni, Santo Tomas bezala, gehiago fidatzen naiz egitateez. Baina batzuetan, gertaeren sinesgarritasuna finkatu ondoren, oso garrantzitsua da belarriak ere tente jarri eta esaerak entzutea. Izan ere, kaltetuen Plataformak eta bertako kide ugariek esandakoa eta egindakoa aipatzea merezi du, baina aipamen hutsa egin beharrean, interesgarriena etortzeke dagoela uste dut.

Datozen egun edo asteetan, Plataformak oso gai garrantzitsuak azalduko dizkigu. Presta ditzagun gure belarriak datorren zarata izugarriaren artean entzun ahal izateko eta kasu egin diezaiegun, haien eta gure etorkizuna jokoan baitago eta erabaki adimentsu eta ausartak hartzea dagokigu datozen egunetan. Entzun diezaiegun eta huts ez egiteko gai izan gaitezen, Andoaingo pertsona guztien interesa baitago jokoan.

Guk andoaindarrok jarri dezagun gure interes komunitarioa erdigunean. Jar dezagun erdigunean Andoaingo herria osatzen dugun guztion interesa.

Erlazionatuak

Pertsonak erdigunean (1)

Iñaki Perez de Eulate 2023 api 12 Andoain

Pertsonak erdigunean (2)

Iñaki Perez de Eulate 2023 api 13 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!