Hauxe da alkategaiak, beste ideia eta egitasmoen artean, egin duen adierazpena: "Asko gara pentsatzen dugunak herri honek urte gehiegi daramatzala borrokan trabatuta, inora eramaten ez gaituzten alkatetza aldaketekin. Aukerak galtzen ari gara. Horregatik, bultzada berri baten eta lidergo berri baten beharra dugu. Aldatzeko ordua iritsi da. Horregatik, plan bat aurkezten dugu, taldean gauzatzeko proiektu asko eta ideia berriak dituena. Guztiontzako aukerak eskaintzen dituen herri bat eraiki nahi dugu, etorkizunari ilusioz aurre eginez, Andoainek ehuneko ehunean aurrera egin dezan".