2023 eka 17 Andoain
Ezustekorik ez da gertatu, eta aurreikusia zegoena bete da: EH Bilduko hautagai Andoni Alvarezek, bere alderdikideen botoak eta Elkarrekin-Podemoseko Pepe Iparragirreren bozkak jaso ditu, hots, bederatzi. PSE-EEko Maider Lainez hautagaiak bost bozka lortu ditu. Azkenik, EAJ-PNV alderdiko hiru kideek zurian eman dute botoa. Argazki-bildumaz gain, bi bideo ikusgai: batean, Alvarezek alkatetza karguaz jabetzeko unea eta ondorengo lau alderdietako ordezkarien adierazpenak, eta bestean, Andoni Alvarez eta taldekideak kontsejupean herritarren aurrean.