“Lau urte gogor eta intentsioak izan dira. Eskerrak eman nahi dizkiet udal langileei, zinegotzi guztiei, Leire Gonzalez nire idazkariari eta herritarrei. Adostasunak, desadostasunak, eztabaidak eta haserrealdiak izan dira baina adiskidetasuna da gailentzen zaidan sentimendua”.
Harreman pertsonalak garatu izana azpimarratu du Lainezek, eta guztien artean bereziki Petri Romero alderdikidea eta Marijose Izagirre jeltzalea gogoan hartu ditu. Biek ere udal ordezkaritza utziko dute.
Pleno berean, Elkarrekin Podemos alderdiko Tere Santanak ere hitza hartu du. Herritarrei eskerrak emateko, eta bereziki bere koalizioko kideei. “Maila eman dudalakoan nago” adierazi du, udalaren martxa jarraitzea oso zaila egin zaiola berrestearekin batera. Lanean aritzea eta udalaren martxaren jarraipena egitea, biak uztartzea, oso zaila egin zaiola adierazi du.